Karpinter, erleen arotza
CARPINTERÍA EBANISTERÍA IRURZUN SL Irurtzunen (Nafarroa) kokatua dagoen enpresa txiki bat da, eta zurgintzako nahiz ebanisteriako lanak egiten ditu bezeroen premien arabera. Alberto Vidal, alias "karpinter", da buruzagia, eta zurgin izateaz gain erlezain ere badena.
Erlezaintzarako era guztietako arotz lanak egitera espezializatu da, hala nola, eredu guztietako erlauntzak, laukiak, nukleoak, erregin hazkuntzarako laukiak, argizari-estanpagailuak, aberaska-eztirako euskarri hexagonalak...
Aktiboki parte hartzen du http://salines.mforos.com Erlazainen Foroen Komunitatean eta harremanak ditu Nafarroako Erlezainen Elkartearekin http://www.apidena.org
Etengabeko berrikuntza da enpresaren ezaugarrietako bat, material berriekin esperimentatzean eta modelo esklusiboak diseinatzean oinarritua, adibidez,
- elastosila bezalako materiak berriak baliatzea, esateko, erregin gelak egiteko moldeetan
- euskarri berrien diseinua, adibidez, poliestireno/zurezko sandwitcha, arintasuna eta bero-isolamentua bezalako abantailak dituena
- argizari-estanpagailuak, hodibihurriz hoztuak eta lamina-altuera erregulagarria dutenak.
- erregin hazkuntzarako kaxak, lauki-erdi mihiztagarriak dituztenak.
- diseinu bereziko erlauntzen eraikuntza, hala nola, lauki trapezialdun hibridoak, behaketa-erlauntzak eta abar.
- aberaska-eztiarentzako euskarri berritzailea, izei-zurezko kaxa hexagonaletan oinarritua, norbere nahierara dekoratzeko aukerarekin.
karpinter jatorriz galegoa da, eta bere erlauntzik txundigarriena galiziar 'garai' edo 'horreo' batean oinarritua da. Hain zuzen, bere familiako garai zahar baten kopia eskalaz egina.
Kokapena
Harremanetarako:
Alberto Vidal—Karpinter.
Telf: 663 017 813