Argizari estanpagailuak, hozte-sistema eta lodiera doigarria dutenak
Estanpagailu hauek elastosilez eginak daudenez argizaria ez zaie itsasten, eta horregatik ez dago erabili beharrik inolako desmoldeatzailerik. Hodibihur bidezko hozte-sistema dute, eta laminaren lodiera erregulatzeko atzeko aldean bisagra doigarriak dauzka eta aurreko aldean sakonera erregulatzen duten tope doigarriak. Edozein gelaxka-tamainarentzat egiten dira, eta edozein erlauntz eredurentzat: Langstroth, Dadant, Layens, Lusitana, eredu unibertsala 42x35 laminarentzat edo beste edozein neurri.
Dadant eredua | |
![]() |
![]() |
Langstroth eredua |
|
![]() |
![]() |
Aluminiozko egitura, 1.5mm-ko sare metaliko galbanizatua kobrezko hodibihurrari lotua. Kobrezko hodia zapalduta dago sarearekin kontaktu hobea izan dezan, eta horrela beroa hobeto eroan. Sareak bi funtzio dauzka: batetik, elastosila egiturari ondo itsastea, erabilerarekin eta argizari beroa isuri eta estanpagailua ixtean sortzen den hutsunearekin aska ez dadin, eta bestetik, hodibihurrera beroa hobeto eramatea, horrela matrizak bizkorrago hoztuz.
Kobrezko hodibihura |
|
Lodiera erregulatzeko sistema, bisagra doigarriak eta aurreko tope doigarriak dituena.
Bisagra doigarriak | Aurreko tope doigarriak |
![]() |
![]() |
Atxikitzailea eta hodibihurraren hodia |
Irekitzeko palanka |
![]() |
![]() |
Estanpatu motak eta gelaxkaren geometria
5.1 matriza, Suedia | 4.95 matriza, Miron Kroff |
|
|
Erlemando matriza | Elastosil xehetasuna |
|
|
Azalpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=4dmIqgevrTM
pdf gisa deskargatu: Estampadoras de cera refrigeradas
Alberto Vidal—Karpinter.
Telf: 663 017 813