Eguzki-argizarigailua
Armazoia 15 mm-ko pinuzko taula ijeztuan dago egina, inklinazio-angelua 20 gradukoa da, hobekuntza posible bat hura inklinazio erregulagarriarekin egitea izango litzateke.
Koadroak eta urtutzeko argizari-puskak doazen goiko konpartimentuaren osagaiak dira 10 mm-ko porexa eta 3 mm-ko tablex taula, horrela zona hori isolatuta mantentzen da bero-galerarik gabe.
Ertza goma-juntura bat duen moldurarekin errematatuta doa; erabilitako gomazko profilak hegaltxo altuago bat dauka, inklinatua, hau argizari-gailuaren barneko aldera begira jartzen da, horrela bero-galerak saihesteko.
Urtutako argizaria jasotzen duen azpia ateragarria da garbitasuna erosoago egiteko.
.
Oinarri hori 0,8 mm-ko altzairu herdoilgaitzarekin dago forratua.
Hegal bat akoplatu zaio gainezkabide gisa, horrela dekantagailu txiki bat izango dugu sarean geratzen ez diren hondar posibleentzat.
Ate honetatik konpartimentura sartzen da, erretilua edo argizaria biltzeko ontzia jartzeko, argizarigailuko parte baxuenean dagoenez, ireki genezake ontzia beteta badago hura aldatzeko, tenperatura gehiegi galdu gabe.
Garrantzitsua, beira bikoitza jarri behar da, baina ez climalit motakoa, tenperatura-aldaketekin apurtu ez dadin. Hemen 12 mm-ko zur listoi bat eta 5 mm bi beira independente erabili dira.
Lehen beira zumitza jarrita. Gero bigarren beira eta finkatzen duen moldura.
Gaineko leihoak erretentzio-konpas bat dauka, eta honek klip bikoitzeko segurtasun-sistema du leihoa deskuidoan itxi ez dadin koadroak sartzen edo ateratzen ari garenean.
Karga kabida eta konfigurazio posibleak
11 Langstroth lauki ongi kabitzen dira.
7 Langstroth lauki eta erretilu bat argizari-hondarrentzako eta operkuluentzako.
Bi erretilu argizari-hondarrentzako.
Dadant laukiak 10 sartzen dira, eta Layens 7-8, barrak mugituz eta tartea estutuz.
Erretiluak zabalgarriak direnez, Layens laukiekin ere konbina daitezke.
Edo bi erretilu jarri, eta Langstroth lauki bana aldamenetan.
Akabera emateko, gomendagarria da barne guztia beltzez pintatzea eguzki-izpiak gehiago xurgatzeko; kanpoaldea zuriz edo norbetrak nahi duen kolorean pinta daiteke. Paretak isolatuta daudenez, kanpoko koloreak ez du eraginik barneko tenperaturan, beltza izanda ere.