Erabilera anitzeko 6 laukidun nukleoa
Erabilera anitzeko nukleoa, zurezkoa
6 lauki zatigarri dituen nukleoa, laukitxo horiek elkarri mihiztatuta lauki estandar bat osatzen dute. Era askotako konfigurazioak dira posible, 1, 2, 3 edo 4 erreginentzat, eta hainbat erlauntza eredurentzat egiten dira: Langstroth, Dadant, Layens, National Hive eta abar.
Lau ataka dauzka nukleoaren alderdi banatan, eta lau aireztapen arteka. Lauki estalkia kortxoz isolatua, eta sabaia 30mm-ko poliestirenoz isolatua. 6 laukidun nukleo normal gisa ere erabil daiteke.
Bi partetan partitua, bakoitza 3 lauki estandarrekoa.
![]() |
![]() |
Erregin ernalkuntzarako nukleo gisa erabiltzeko aukera ematen du, lauki-erdiak konbinatuz hainbat banaketa egin daitezke, 3 lauki erdiko lau atal gehienez.
![]() |
![]() |
Barneko erretenei esker geure beharren araberako konbinazioak egin ditzakegu.
|
![]() |
3 gela 4 lauki erdikoak |
2 gela 4 lauki erdikoak + 2 gela 2 lauki erdikoak |
Konfigurazio honek aukera emango luke edukitzeko erregin ernaldu bat 6 laukiko gelan eta umesabidun laukiak ateratzen joateko 3 laukiko beste bietara, erregin berriak sor ditzaten.
|
6 lauki erdiko gela bat + 4 lauki erdiko gela bat + 2 lauki erdiko gela bat |
Osagarriak
Sabaiko elikagailua
![]() ![]() |
4 gelako konfigurazioan lauki gainean edo lauki-estalgarriaren gainean jar daiteke zuzenean |
![]() ![]() |
Badu leku txiki bat polenarekin elikatzeko ere, nahi izanez gero |
Lauki erdiko elikagailuak
![]() ![]() |
Beste lauki erdi batekin mihizta daitezke, edo beste elikagailu batekin, |
Erreginak sartzeko kaiola.
![]() |
![]() |
![]() |
Beste lauki erdi bati edo elikagailu bati mihizta dakioke. |
Erabilera anitzeko nukleoa, poliestirenozkoa
Poliestireno sandwich batekin egina, ertzetan 31x40 mm-ko egur mazizoa duena, eta barnetik 1 mm-ko egur xafla batekin forratua, dena mikro-mihiztaduraz eta poliuretako kolaz itsatsia.
Egurrezko nukleoaren aukera berberak eskaintzen ditu konbinazioak egiteko, eta gainera tenperatura hobeto mantentzen du, bero galera isolatuz.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
pdf gisa deskargatu: Núcleo multifunción de 6 cuadros
Alberto Vidal—Karpinter.
Telf: 663 017 813