Lauki txikiak
Mini lauki hau Langstroth nahiz Layens erlauntzetarako moldatua prestatzen da.
Hona mini laukia, barne-neurriak 15.5 x 11.5 cm dira.
Bere ezaugarri nagusia, burua desmuntatzen zaiola. Miru-buztan egituran egina da, eta aski erraz irristatzen da. Burua kenduta, prest dago argizaria itsasteko, eta ondoren Langstroth edo Layens batean ezarri eta erlauntzan sartzen da erleek aberaska egin dezaten.
Layens batean 4 mini lauki moldatzen dira.
Langstroth batean 3 mini kabitzen dira.
Behin aberaskak eginda daudenean, desmuntatu eta prest daude burua ezarri eta ernalketa-nukleora eramateko.
Erreginak sartzeko mini lauki berezi bat dago, kaiolaz hornitua.
Erregina sartzeko zulo bat dauka, eta beste bat kandiarekin ixteko.
Mini formatu honentzat badaude elikagailuak ere.
Alberto Vidal—Karpinter.
Telf: 663 017 813